Albisteak

Zestoan EH Bildu nagusitu da Europako Legebiltzarrerako hauteskundetan eta abstentzioa oso handia izan da

Zestoako datuei erreparatuz, herritarren erdiak baina gutxiagok eman zuen bozka atzoko (ekainak 9) hauteskundeetan. EH Bildu – Orain Errepublika, izan da indar nagusia herrian zein auzoetan.

2019ko datuekin alderatuta, parte hartzeak behera egin du. EH Bilduk 23 bozka galdu ditu, EAJk 260 eta Podemosek 70. PSOEk ordea 64 bozka irabazi ditu eta Podemosen aurretik geratu da. PPk ere 17 bozka irabazi ditu eta VOX alderdiak 6.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide