Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoan Markatari Elkarteak Zestoan erosteak haundi egingo zaitu raska kanpaina jarriko du martxan datorren ostiralean. Merkatari elkarteko kide den establezimendu bakoitzak 100 txartel banatuko ditu bezeroen artean. Denda bakoitzak banatuko dituen txarteletan, 20 kamiseta irabazteko aukera izango da. Kanpainak txartelak amaitu arte iraungo du.
Gabonetako zozketa
Zestoan egiten diren erosketek duten garrantzia azpimarratzeko helburuarekin egingo dute aurten ere Gabonetako zozketa merkatari elkarteko kideek. Gabonetan herriko establezimenduetan egindako erosketekin zozketan parte hartzeko txartelak banatuko dituzte. Guztira, herriko dendetan gastatzeko 1.800 euro banatuko dituzte, 360 euroko bost bonutan banatuta.