Albisteak

Zestoan Merkatari Elkarteak jakinarazi ditu aurtengo zozketako zenbaki saridunak

Urtero bezala, aurten ere, Zestoan Merkatari Elkarteak, herrian erostearen garrantzia azpimarratzeko helburuarekin, Gabonetako zozketa antolatu du. Elkarteko establezimenduetan erosketak egin dituzten bezeroei zozketan parte hartzeko txartela banatu dizkiete doan.

Ohikoa den bezala, atzo, urtarrilaren 5ean, egin zen zozketa, eta bertan jakinarazi zituzten zenbaki sarituak. Guztira, herriko dendetan gastatzeko 1.500 euro zozketatu dira, 300 euroko bost saritan banatuta. Hauek izan dira zenbaki irabazleak:

1. 5007 (NS estilistak)

Ordezkoa: 12909 (Kontxi arrandegia)

2. 10197 (Potxolo)

Ordezkoa: 7292 (Estankua)

3. 4712 (Kerala)

Ordezkoa: 7378 (Estankua)

4. 10015 (Potxolo)

Ordezkoa: 10997 (Potxolo)

5. 3112 (Beatriz)

Ordezkoa: 6921 (Iraola zapategia)




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide