Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zestoarrek arraunerako joera dutela esatea ez da gauza berria. Atzo bukatu zen Pasaian Gipuzkoako batel liga eta Zumaiako infantil mutilek irabazi zuten. Bandera irabazi zuen batelean ziren, Oihan Ferrer, Ekaitz Osa eta Gaure Mendoza. Eta infantiletan dabiltza Unax Larrañaga, Iban Laskibar eta Enaitz Irure ere.