Albisteak

Zestoarrek Asteasuko taldea izango dute aurkari Gipuzkoako herriarteko Pilota Txapelketako hurrengo fasean

Duela bi aste hasi zen Gipuzkoako herriarteko Pilota Txapelketa. Zestoako taldeak Aretxabaetako taldea izan du aurkari lehen fasean eta joan eta itzuliko partidak irabazi ostean, hurrengo faserako sailkatu dira. Orain, Asteasuarren aurka arituko dira. Joaneko partida datorren maiatzaren 18an izango da, larunbata, arratsaldeko 18:00etan hasita, kiroldegian.

Ondorengo pilotariek ordezkatuko dute Zestoako taldea:

Kadeteak: Mattin Eizagirre, Xabat Sasiain eta Oier Alonso
Jubenilak: Julen Odriozola eta Ibai Salegi
Nagusiak: Adonis ,Unai Salegi eta Ibai Olaizola




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide