Zestoarrek galdu egin dute Herriarteko Txapelketako final zortzirenetako lehen jardunaldia
Danbolin— 2021-05-17

Eskuzko taldea Alegian (Argazkia: Eduardo Agirre)
Eskuzko eta paletako taldeek galdu zituzten jardunaldiak. Asteburu honetan bigarren saioak jokatuko dituzte.
Larunbat arratsaldean jokatu zituzten Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako final zortzirenetako jardunaldiak. Eskuzko taldeak Alegian jokatu zituzten partidan eta 3 eta 0 galdu zuten. Gomazko paletako taldeak, berriz, Zestoako kiroldegian izan zuten jardunaldia, andoaindarren aurka. Hauek ere ez zuten zorte handirik izan eta 0 eta 3 galdu zuten. Hurrengo partidak larunbat arratsaldean jokatuko dituzte, eskuzko taldeak Zestoan eta palakoak Andoainen.
Hauek dira emaitzak:
Eskuz: Alegia 3 – Zestoa 0
Kadeteak : E. AGIRRE/ J. ZABALA 22 – I. AGIRRE / U. LIZARRALDE 13
Jubenilak: U. ALTUNA / E. IRAZUSTABARRENA 22 – O. ALONSO/M.EIZAGIRRE 16
Nagusiak: : J. OIRABIDE / A. IRAZUSTABARRENA 22 – I. SALEGI / J. ODRIOZOLA 13
Palaz: Zestoa 0 – Andoain 3
Bakarka frontoi osoan : M. ODRIOZOLA 10 – J. LOIDI 20
Binaka : J. ODRIOZOLA/ J. ETXABE 13 – J.X. ALCORTA / I. BELOKI 20
Bakarka zazpiaren barruan : M.A. DIAZ 11 – A. ESCUDERO 20