Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestoako taldeak atzo arratsaldean jokatu zituzten Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako final-zortzirenetako itzuliko partidak. Asteasuarrak izan zituzten aurkari. Joaneko partidan 2-1 irabazi zuten eta atzokoan ere emaitza berdina eskuratu zuten. Beraz, 4-2 irabazita pasa dira hurrengo fasera.
Astigarragaren aurka arituko dira final-laurdenetan eta joaneko partida han jokatuko dute datorren asteburuan. Itzulerako partida, berriz, Zestoan izango da ekaineko bigarren asteburuan.
Hemen dituzue atzo jokatutako partiden emaitzak:
Kadeteak: 15-22
Gazteak : 3-22
Nagusiak : 22-9