Albisteak

Zestoarrentzat Kobaz Koba Traileko bigarren entrenamendu saioa egingo da otsailaren 4an

Kobaz Koba Trailek beste entrenamendu saio bat antolatu du otsailaren 18ko lasterketarako izena eman duten Zestoarrentzat. Antolatzaileek Zestoako korrikalarien parte-hartzea txalotu nahi dute, aurreko ediziotirekin alderatuta herritarren izen-emateak gainditu egin bai dira.

Jardunaldia goizean prestakuntza saio batekin hasiko da. Ibilbidearen arduradunek parte-hartzaileak Artzei ibilbidean zehar gidatuko dituzte, oinez zein korrika, erritmo desberdinetara egokitutako taldeetan. Ekimen honen helburua lasterkariei ibilbidearen ulermen zehatza eskaintzea da, lasterketarako konfiantza sustatuz.

Kobaz Koba Trail-en izena eman duten korrikalarientzako entrenamendurako izen-ematea otsailaren 1era arte egongo da zabalik info@kobazkobatrail.com, eta doakoa izango da. Jardunaldia amaitzeko, bazkari bat eta parte-hartzaileen iradokizunak jasotzeko gune bat egongo dira, etorkizuneko antolakuntza hobetzeko aukera emanez.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide