Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Ziztu Unibertsitate Elkarteak Bilboko zein Leioako unibertsitate publiko eta pribatuetara joateko autobus zerbitzuari buruzko bilera informatiboa antolatu du datorren astearterako, hilak 15erako. Bilera Azpeitiko Azoka Plazako areto nagusian izango da, 18:30ean hasita.
Ikasturtean zehar, autobus zerbitzua egunero eskaintzen da. Zestoatik irteten da eta Zumaia, Azpeitia eta Azkoitiko ikasle nahiz langileak jasotzen ditu, Bilbo eta Leioako unibertsitateetara eramateko. Ziztuk Gipuzkoako erdigunea lotzen du Deustu, Sarriko, Bilboko Ingeniaritza Eskola eta Leioako campusekin.
Ziztu Unibertsitate Elkartea eta autobus zerbitzuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.