Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Agiro Mendi Klubak mendi irteera antolatu du urtarrilaren 18rako, igandea. Goizeko buelta izango da, Zestoa eta Elgoibar lotuko dituen 16 kilometroko ibilbidearekin.
Parte-hartzaileak goizeko 7:30ean abiatuko dira Gurutzetik, oinez. Irteeraren amaieran, itzulera kotxetan egingo da.
Izen-ematea Zestoako kiroldegian egin beharko da, eta horretarako azken eguna urtarrilaren 15a, osteguna, izango da. Informazio gehiago eskuratzeko, 610 683 723 telefono zenbakira deitu daiteke.