Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

“Zure Platerean Hasten da Mundua” dokumentalaren proiekzioarekin eman zitzaion zikloari hasiera. “Koxinatu” sukaldaritza jasangarri eta naturalean trebatzeko tailer praktikoa ere martxan da Maitane Cabezak gidatua. Bihar egingo dute Zestoako azken saioa, baina Aizarnan ere izango da aukera urtarrilaren 16, 18 eta 23an. Sukaldean egiteko tailerrak 10 euroko prezioa du eta izen eman nahi duenak, 943 147 010 (5 luzapena) zenbakira deitu edo ingurugiro@zestoa.eus helbidera bidali beharko du mezua. Azkenik, agroekologia erdigunean duten zikloari amaiera emateko, “Amillubi Lurra Taupaka” proiektuaren aurkezpena izango da urtarrilaren 24an, Alonderon 18:30ean.