Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Gazte Asanbladak, Azpeitia eta Azkoitikoarekin batera, oinarrizko produktuen bilketa antolatu du, Valentziako Danagatik kaltetutako herri langileari laguntza bidaltzeko. Gaur eta bihar jarriko dute mahaia Zestoan, udaletxeko arkupetan, eta datorren ostiral eta larunbatean ere ekingo diote bilketari. Eskatu dituzten produktuen zerrenda hurrengoa da: elikagai ez galkorrak, esnea, haurrentzako esne formula, pixoihalak, higiene produktuak, garbiketa materiala, osasun materiala eta animalientzat janaria biltzeko eskaria egin dute.
Ostirala, azaroak 8 eta 15
10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
Larunbata, azaroak 9 eta 16
10:00etatik 13:00etara