Zineko soinu banden kontzertua eskainiko dute Zestoako Musika Bandak eta Arimaz Kamera Orkestrak ostiralean
Danbolin— 2018-06-26
Datorren ostiralean, ekainak 19, Zestoako Musika Bandak, Arimaz Kamera Orkestrarekin, pelikuletako soinu banden kontzertua eskainiko du. Kontzertua gaueko 22:30ean izango da, Euskal Herria plazan.
“Frozen”, “Braveheart”, edota “Los piratas del caribe” pelikuletako musikak entzun ahal izango dira, besteak beste.
“Musika eta pelikulak gustoko badituzue, ostiralerako baduzue zita, Euskal Herria plazan izango gara zuen zain” azaldu dute bandako kideek.