Albisteak

Zoroperi jairik ez dela ospatuko eta datozen egunetan arduraz jokatzeko eskatu du Udalak

Abenduaren 26an Zoroperi jairik ez dela ospatuko gogorarazi du Udalak eta datozen egunetan segurtasun neurriak eta arauak errespetatzeko eta betetzeko eskatu die herritarrei. Hona hemen Mikel Arregi Ertxin alkateak igorritako idatzia:
“Zestoako Udalak covid 19ak azken egunetan Urola Erdian izan duen gorakada ikusirik bere kezka adierazi nahi die herritarrei.
Izan ere, datozen egun berezi hauetan gerta daitezken jende pilaketek ondorio larriak izan ditzakete bai osasun arloan zein herriko ostalarien jardueraren etorkizunean ere.
Abenduaren 26a, Zoroperi eguna izan ohi den arren, guztiok dakizkigun arrazoien ondorioz, aurtengoan egitarau ofiziala eta ospakizun guztiak bertan behera utzi ditu Zestoako Udalak.
Beraz, egun horretan indarrean dauden arauak betetzea ezinbestekoa dela gogorarazi nahi du udalak. Eremu publiko zein pribatuan bil daitezkeen pertsona kopuruak mugatuta daudela ahaztu ez dezagun eta segurtasun neurri guztiak betetzearen garrantzia ohartaraziz.
Gauzak horrela, bi eskaera luzatu nahi ditu udalak:
1- Herrian bizi ez direnei, Zestoara abenduaren 26an ez etortzeko deia.
2- Abenduaren 26an, parranda goseak eragindako jende pilaketak saihestu eta arduraz jokatzeko deia.
Gaur erantzukizunez ez jokatzeak etorkizuna are eta kaltegarriagoa bihur dezake. Etorriko dira egun hauek elkarrekin disfrutatzeko garai hobeak.”
Mikel Arregi Urrutia
Zestoako Alkatea



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide