Albisteak

Zoroperietako baba janari begira, asanblada irekia egingo dute bihar Gaztetxean

Abenduaren 26an Zoroperi eguna ospatuko da Zestoan. Gazte Asanbladak baba jana antolatu du aurten ere, eta hori antolatze aldera, asanblada irekia deitu dute biharko, astearterako, Gaztetxean. 19:00etan izango da, eta bertan bazkarirako tiketak erosi ahalko dira, bazkariaren eguneko zereginen txandak ere banatuzko dituzte.

Zoroperietako baba janerako tiketek 13 euro balio dute, eta frontoiko sarrerarekin batera 17 euro. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, tiketak asanbladan bertan bakarrik salduko dira.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide