Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Asteartetik itxita egon den Zubimusu etxearen ondoko bidea gaur 19:00etan zabalduko dute eta asteburu osoan irekita egongo da. Lanak ez dituztenez amaitu, datorren astelehenean berriro itxi beharko dute baina lan orduetan bakarrik egongo da itxita, hau da 08:30etik 19:00etara.
Gogoratu, bidea itxita dagoen bitartean Etorrabideko eta Endoiabideko bizilagun eta erabiltzaileek, Bainuetxeko estazioko bidetik ibili beharko dute. Oinezkoak ere Zubimusu kaleko 8.zenbakiaren ondoan dauden eskaileretatik edo Estazioko industriaguneko trenbide zaharreko zubitik joan beharko dute, segurtasun baldintzak bermatzeko.