Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zubimusu Kalean, Urola ibaiaren ondoan dagoen pasealekua berritzeko lanak amaitu zituen joan den astean Udalak. Hormigoizko zolata berritu, eta kaleko argiteriarentzat zimendu eta arketa berriak jarri dituzte. Horrez gain, plastiko birziklatuarekin egindako baranda berria jarri, eta iturri zaharra zegoen gunea berritu dute. Lanen aurrekontua 39.229,17 € eurokoa izan da.
Argazkiak: Zestoako Udala