ZUMAIARA ARGAZKI IRTEERA URTARRILAREN 28AN
— 2017-01-21Kaixo argazkizale!
Urtarrilaren 28-rako, larunbata, erteera bat egitea pentsatu dugu ZAE-koak. Denok gonbidatuta zaudete gurekin etortzera. Elkarrekin joango gera Zumaia aldera. Algorrira edo Itzurunera izan daiteke, denon artean nora zehaztuko dugu dugu. Hil honetako argazkiak ateratzeko parada bikaina, gaia itsasoa kontuan hartze badegu.
Eta komentatu genuen bezala hemen dituzue irteerarako aholku batzuk:
Norberaren bildumari begiratzen hasita, pentsa daiteke gehienak direla paisaiari ateratako argazkiak, sarritan ageri baita erretratuen hondoan, oporretako erreportajeetan eta abarretan. Askotan, ordea, bigarren lekuan geratzen da halakoetan.
Dena den, paisaiak baditu hamaika tentazio argazkilariarentzat, beren lanaren protagonista bakar izateko: argi-ilunak, koloreak, ehundurak…
Nola lortu, ordea, liluratzen gaituen hori argazkitan jasotzea? Hona hemen aholku bakar batzuk, argazkiek behar bezala jaso dezaten gure begiak ikusitakoa.
1) Paisaiak berezkoa du zabaltasuna. Horregatik, zure kameraren zooma erabiltzen baduzu, aukeratu distantzia fokal laburrena, hau da, ahalik ikuspegi zabalena emango dizuna.
Ezarpen horrek, gainera, abantaila bat dakar berarekin, zenbat eta laburrago izan, orduan eta objektu gehiago aterako baitira behar bezala enfokatuta, distantzia desberdinetara egon arren.
2) Paisaiari ateratako argazkietan, komeni da xehetasun guztiak argi islatzea, eta horretarako, ezinbestekoa da, fokua ongi aukeratzea. Paisaiari argazkiak ateratzerakoan, gugandik urrun dagoena izaten da arretagunea, eta horregatik, ez da komeni hurbil-hurbil dauden objektuak fokuan jartzea, lausotuta agertuko baitira urrunekoak.
3) Urrun dauden objektuak ez ezik, hurbilago dauden batzuk ere argi eta garbi jaso nahi baditugu, irekiera edo f balio altua aukeratu beharko dugu, hau da, kamerak argiari pasatzen uzteko duen zuloa itxi beharko dugu. Zure kamerak horretarako aukera ematen badu, aukeratu f 11 edo balio altuago bat.
4) Zuloa ixteak, ordea, arazo bat dakar berarekin, denbora gehiago eskatzen baitu argazkia egiteko, eta ondorioz, ez da harritzekoa argazkia mugituta ateratzea.
Ez dugu halakorik nahi, eta horregatik, ahal den guztia egingo dugu kamera mugitu ez dadin: tripodea jarriko dugu, tenporizadorea erabiliko dugu….
5) Beti izaten da arretagune nagusi bat argazkietan: zerua, baso bat, aintzira baten gaineko isla, itsasoa…
Arretaguneei behar adina leku eman behar diegu argazkian. Basoa kolorez jantzita badago, eta zeruan hodei bakar bat ere ez badago, eman argazkiaren bi heren basoari.
Banatu argazkia hirutan lerroen bidez, bai horizontalki, bai bertikalki, eta kokatu argazkian aterako diren elementuak lerro horiei jarraituz.
6) Ez jarri zeruertza maldan gora. Erreparatu horizontaltasunari.
7) Ez ahaztu goiko horiek guztiak; baina, batez ere, erne ibili. Gutxien espero den unean eta lekuan egon baitaiteke eguneko argazkia.
Gogoratu zuen argazkiak honera igotzea!
Egin zaitez bazkide