Albisteak

[ARGAZKIAK] Eskola Txikien Festa Arroabean

Hemen duzue Eskola Txikien Festako egitaraua:

Harrera gunea
10:30-11:15. Harrera ekitaldia.
11:30-13:30. Jolasak.
15:30-19:30. Puzgarriak.
16:00-18:00. Araitz eta Garazirekin erromeria.

Plaza
11:30-19:30. Photocall-a.
15:30-18:30. Marokoar kulturari eskainitako tailerra, aurpegi margoketa, kareta eta txapa tailerra zein txalaparta tailerra.
18:00. Apar festa.

Zirko gunea
11:30-13:30. Jolasak.
11:30-19:30. Puzgarriak 2 eta 5 urte bitarteko haurrentzat.
15:30-19:30. Malabareak.

Narkis Balentziaga kalea
14:00. Kantu bazkaria, Arroako abesbatza eta Aran soinu-jotzailearen eskutik.

Kolore gunea
11:30-13:30. Jolasak, henna tailerra eta bainu-gatzen tailerra
16:00-18:00. Maite Franco ipuin kontalariaren bi saio, 4 eta 5 urteko haurrentzat.

Euskal jolasen gunea
11:30-13:30. Jolasak.
16:00-18:00. Ekainberri abentura tailerra.

Egun osoan zehar
Zestoako banda, trikitilariak, batukada eta Inpernupeko joaldunak ibiliko dira egun osoan zehar girola alaitzen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide