Albisteak

Kobaz Koba lasterketako izen ematea itxi egin da, 400 korrikalariko mugara iritsita

Igande honetan Zestoan izango den I. Kobaz Koba Trailean 400 korrikalarik eman dute izena. Korrikalari kopuru hori da antolatzaileek jarritako muga, eta beraz, jada izen ematea itxita dago.

25 kilometroko ibilbidean 228 partaidek eman dute izena eta 16 kilometroko ibilbidean 172k hartuko dute parte. Bi lasterketak Zestoako plazan hasi eta amaituko dira. Hasiera goizeko 9:30ean izango dute bi lasterketek.

Zestoako plazan Historiaurreko gune bat izango da

Lasterketaz gain, igande honetan (otsailak 14) ekimen gehiago ere izango dira Zestoan. Goiz guztian zehar Zestoako erdigunean lasterketaren babesleek antolatutako azoka izango da. Horretaz gain, Zestoako plazan Historiaurreko gune bat izango da, bertan tailer ezberdinak izango dira eta horien bidez bisitariek Historiaurreko bizitza hobeto ezagutzeko aukera izango dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide