Pintxo potean jakingo duzu zer den Euskaraldia

Bihar osteguna, arratsaldeko 18:00etatik aurrera tabernetara gerturatzen bazara Euskaraldia ezagutzeko aukera izango duzu.

Uztaileko opor giroa lagun, herritarrak kalean harrapatzeko intentzioz, Euskaraldiaren antolatzaileek azaroko ekimena ezagutarazteko kalera ateratzea erabaki dugu. Ikusteko eta entzuteko moduan ibiliko gara pintxo pote garaian tabernaz taberna, trikitilariak eta bertsolariak izango dira protagonista.

Euskaraldia zer den jakin nahi baduzu azaldu ostegunean pintxo potera eta gustura azalduko dizugu udazkenean Euskal Herri osoan egingo den egitasmoa zein den. Beraz, azalpenak nahi beste izango dituzu, doan, garagardoa eskuan. Ez gaizki ulertu ordea, azalpenak dira doan, garagardoa norberak ordaindu beharko du. Dena den, nahi baduzu, txin-txin egingo dugu euskaraz bizi nahi dugunon alde.