Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Autonomia-erkidegoen arteko 16 urtez azpiko emakumezkoen Espainiako Txapelketa jokatuko da asteburu honetan, eta Maddi Plazaola Euskal Selekzioaren deialdian sartu da. Partidak Torreviejan (Alacant) izango dira, bihartik igandera bitartean, eta jokalari txuri-urdinak lehen aldiz izango du selekzioarekin txapelketa ofizial bat jokatzeko aukera.
Kategoria horretan Espainiako txapeldun izateko lehian arituko dira zortzi talde. Lehen partida bihar, hilaren 20an, 12:30ean jokatuko dute Gaztela eta Leonen aurka. Norgehiagoka horretan lortutako emaitzaren arabera erabakiko da larunbateko aurkaria eta partidaren ordua. Partida guztiak Espainiako Futbol Federazioaren YouTubeko kanalean ikusi ahal izango dira. Plazaolak jokatuko duen partida ikusteko egin klik hemen.