Albisteak

[TTAK] Leo, Ignacio eta Marghe zestoarrak Tribuaren Berbak saioan elkarrizketatuak izan dira

Leo, Ignacio eta Marghe zestoarrak ETB1eko Tribuaren Berbak saioan elkarrizketatu dituzte. Besteak beste, Euskararekin duten harremanaz, hizkuntza ikasteko erabakia zergatik hartu zuten eta euskarazko hitz gogokoenak zein dituzten kontatu dute.

Kike Amonarrizek eta Izaro Arrutik aurkezten duten Tribuaren Berbak saioak euskara eta hizkuntzak ditu ardatz. Euskararen egoera, erabilera eta biziberritzea lantzen ditu, hainbat pertsonaren bizipenak eta testigantzak jasoz, betiere ikuspegi positibo eta dibulgatzaile batetik.

Oraingoan, hiru zestoarren esperientziak ere izan du tartea saioan. Eitb-ren webgunean aurkitzen da saio osoa, eta ondorengo bideoan hiru zestoarrak azaltzen zatia topatuko duzue.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide