Albisteak

[ARGAZKIAK] Santa Zezilia ospatzen ari dira Ertxiña musika eskolako ikasleak

Santa Zezilia egunaren bueltan antolatutako ekintzen barruan, Ertxina Musika Eskolako ikasleek emanaldia eskaini zuten atzo arratsaldean Kultur Etxeko aretoan. Adin guztietako ikasleek orain arte ikasitakoa erakusteko aukera izan zuten eta haien famili eta lagunek goraino bete zuten aretoan.

Askotariko musika tresnak eta estiloak entzuteko aukera izan zuten bertaratutakoek, ikasleek bakarka zein taldeka eskainitako emanaldietan. Amaiera indartsua eman zioten saioari, Sorotan Beleren Arratsalde honetan abestia gitarraz eta kantuz interpretatuta.

Santa Zeziliaren bueltako ospakizunek gaur arratsaldean izango dute jarraipena. Ertxina Musika Eskolako ikasleek musika kalera aterako dute, 17:30ean hasiko den kalejirarekin. Ondoren, Gure Txokoa elkartean elkartu dira mokadutxo baten bueltan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide