Urria 2026
— 2026-10-29Irakurri 286. zenbakia hemen.

Kapsula Kuantikoa erakusketa ibiltaria bihar, azaroak 17, asteartea, izango da Zestoan, Estazio inguruan. Fisika kuantikoaren oinarriak eta eguneroko bizitzan dituen aplikazioak ezagutzeko aukera eskainiko du, ikus-entzunezko baliabideen eta instalazio interaktiboen bidez.
Goizean herri eskolako haurrek bisitatuko dute erakusketa; arratsaldean, berriz, herritar guztientzat egongo da zabalik, 16:00etatik 19:00etara. Ez da aurrez erreserbarik egin beharko, eta bisitek 30 minutu inguru iraungo dute.