Albisteak

Indarkeria matxistaren erreparazio prozesuei buruzko solasaldia izango da bihar Alonderon

Zestoako Mugimendu Feministak antolatuta, «Indarkeria matxista eta erreparazio prozesuak» solasaldia izango da bihar, azaroak 17, 18:30ean, Alonderon. Sheila Melcon Sortzen aholkularitza-zerbitzuko psikologo feministak gidatuko du saioa, Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren harira antolatutako egitarauaren barruan.

Erreparazio prozesuak zer diren eta zer garrantzi duten azalduko du Melconek. Erakundeen egitekoak eta erreparazio komunitariorako ardatzak ere landuko ditu, eta praktika onen nahiz esperientzien inguruan hausnartzeko aukera izango da.

Azaroaren 25ean, berriz, elkarretaratzea egingo du Zestoako Mugimendu Feministak, 18:30ean, herriko plazan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide