Albisteak

Zestoako 39. Herri Krosaren balorazio “oso positiboa” egin dute antolatzaileek

Igandean jokatu zen Zestoako 39. Herri Krosa. Beste behin ere Zestoako Atletismo Taldeak antolatu zuen proba. Antolatzaileek “krosaren balorazioa oso positiboa” dela adierazi dute. Bi puntu azpimarratu dituzte: “alde batetik zestoarren partaidetza oso altua izan da. Eta zehazki Zestoako nesken partaidetzak nabarmen gora egin du aurten. Azpimarragarria lasterketa motzean partaideen % 57a zestoarrak izan direla eta neska zestoarrak % 42a. Lasterketa motzean partaidetza osoaren %62 a neskak izan dira”. Gaztetxoen lasterketetan ere zestoarren partaidetza handia izan zen.  

Zestoako Atletismo Taldetik “aurtengo krosa antolatzen lagundu diguten bolondres guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Aldi berean aurtengo krosa antolatu ahal izateko laguntza ekonomikoa eman diguten komertzio eta enpresei ere mila esker ematen dizkiegu” adierazi dute.

Honako hauek izan ziren nagusien lasterketetako lehen sailkatuak:

Ibilbide luzea, 8,5 kilometro

Emakumeak

  1. Maite Arraiza: 34 minutu eta 7 segundo.
  2. Maialen Muñoz: 35 minutu eta 52 segundo.
  3. Alazne Irureta: 38 minutu eta 29 segundo.

Gizonak

  1. Ruben Aranburu: 30 minutu eta 58 segundo.
  2. Ibon Aranguren: 31 minutu eta 56 segundo.
  3. Iñaki Lopetegi: 33 minutu eta 9 segundo.

Ibilbide laburra, 2,6 kilometro

Emakumeak

  1. Sara Mancisidor: 11 minutu eta 17 segundo.
  2. Eneritz Aramendi: 11 minutu eta 34 segundo.
  3. Ihintza Arakistain: 12 minutu eta 5 segundo.

Gizonak

  1. Aitor Madrazo: 9 minutu eta 17 segundo.
  2. Andoni Irazusta: 9 minutu eta 32 segundo.
  3. Amine Haissouf: 9 minutu eta 37 segundo.

Sailkapenak osorik ikus ditzakezue herrikrosa.eus webgunean.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide