Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Iraetako santainesen baitan mus txapelketa jokatu zen atzo Bekoetxe jatetxean. 101 bikotek hartu zuten parte eta gau giro bikainarekin aritu ziren jokoan. Irabazleek 1.000 euroko saria eta txapela jaso zituzten.
Gaur,berriz, afari herrikoia izango da frointoian. Bertaratuko direnek salda, txorizoa, saiheskia eta postre bikainaz gozatzeko aukera izango dute txotx-arekin lagunduta. Ondoren, Obaneuke taldearen berbena izango da festaz gozatzen jarraitzeko.