Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Aizarnako haur eta familiek Korrika Txikia ospatu zuten atzo giro ezin hobean. Bazkalostean elkartu ziren eskolan, eta musika topera zeraman autoa aurretik zutela, lagun talde handia abiatu zen auzotik Korrika Txikia egitera. Eguraldi eta umore bikainarekin, eskolatik hasita auzoa korrika zeharkatu ostean, plazan amaitu zuten.
Parte-hartzaile guztiak iritsi arte itxaron ondoren, bi ikaslek lekukoak gordetzen zuen mezua irakurri zuten. Amaitzeko, bertaratutakoek txokolatadaz gozatzeko aukera izan zuten.






















