Albisteak

[TTAK!] Udako alfabeto partikularra

Joey Albert eta Koldo Hormaza, Baserriloreak proiektuaren sortzaileak. (Jon Artano Izeta)

Jon Artanok Urola Kostako Hitzan idatzitako iritzi artikulua:

“Agirretarrak, Jabier –medikua– eta Ramon –aktorea– ezagutzen nituen. Irratiko lan bat egitera joan naiz Donostiako Antzoki Zaharrera eta Martin ezagutu dut. Antzerki munduan dabil hau ere, ekoizlea da. Fenomenoa. Atera naiz teatrotik eta beste anaia aplikatu! Falta zitzaidana: Paulo. Adarjotzaile petoa hau ere. Martini whatsappa bidali diot, familia bazkaritan lekutako katxondeoa izango dutela esanaz… bere erantzuna: “Arreba horregatik zeukaagu psikiatra”.

Balezta, Itzurungoa. Han dabil oraindik, urertzean. 40 zentimetro izan omen ditzake bitxoak, aho handia eta hortz zorrotzak, moluskuen maskorrak kraskatzeko kapaz… 30-40 lagunei egin omen die hozka. Berriz etorriko zait bildurritoa lagunik gabe sartuz gero itsasoan, Malkorbeko buia-soka baino harago joan ez arren.

Carné, Nacional de Identidad. Han joan naiz berritzera Urumea pasealekuko Poliziaren egoitzara. Etxean karneteko argazki mordoa dauzkat eta horietako kuriosoenak-edo hartuta. Poliziak: “Ha traído Ud. foto?“. Nik baietz, eta da! argazkia eskura. Eta tipoaren begirada, ping pongeko pilotaren pare, nire argazkitik karnet zaharrera joan-etorrian, ezin sinestuta bezala. Azkenean, begietara begiratu eta bota dit: “Con esta foto no le puedo renovar el documento“. Eta… “pero, por qué?” nik. Eta: “Mi alma, me ha traído la misma foto del carné caducado…”.

Dentistarenera bueltaka ibiltzea tokatu zait, Anasagastiri ere ez diot opa.

Ebakuazioa. “Herio batean joan ziren azken orduak, iparramerikarrak eta kolaborazionistak edo errepresalien beldur zirenak jo eta ke ari ziren azken helikopteroan leku bat lortzeko”. Manuel Leginetxeren El camino más corto bidaia-liburua leitu dut udan. Saigon erori zenekoaz ari da, Vietnamgo gerraren azkenaz.

Festak. Ez omen dauzkagu, baina…”

Guggenheim. Hala esaten diote Zestoan tabernak itxi ostean gazte-jendea elkartzen den lekuari, kiroldegi atariko estalpe xelebre horri. Joan den asteburuan lekutako festa izan zuten, eta orain Zestoako Udalak erabaki du asteburuko kontzertua eta tabernen itxiera aurreratzea.

 

Jarraitu irakurtzen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide