Albisteak

1.200 erabiltzaile izan zineten ostegunean danbolin.eus webgunea bisitatu zenutenak

Beste hedabide askok bezala, guk ere pandemiari buruzko albisteren bat ematen dugunean gure webguneko audientziak gora nola egiten duen ikusi dugu. Azken urte honetan, hiru aldiz, eguneko 1.200 erabiltzaile ezberdineko langa gainditu dugu; abuztuaren 24ean, June Landak koronabirusari buruzko bere iritzia eman zuenean, irailaren 18an, Mikel Arregi alkateak, orduan bizi genuen egoeraren berri emanez bideoa helarazi zigunean eta aurreko astean, urtarrilaren 21ean, Zestoa eremu gorrira pasatzen zela jakinarazi genizuenean.
Eguneroko lanean jarraitzeko indarra ematen digu horrek. Mila esker




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide