Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Bankoa ABANCA-DV 2024 pilota txapelketa jokatuko da igande goizean Zestoan. 11:00etan hasiko da ekitaldia eta hiru kategoriako partidak lehiatuko dira. Emakumezkoetan Zabaleta, Naroa Agirreren aurka ikusiko dugu. Promesak kategorian, O.Etxeberria-Elorz Izagirre-Sotil bikotearen aurka eta Nagusiak kategorian U.Amiano-Azpiroz bikoteak B.Apezetxea-Cuairan bikotearen aurka neurtuko ditu indarrak.
Bankoa ABANCA-DV 2024 pilota txapelketa irailaren 21ean hasi zen, senior mailan zein promesetan, eta abenduaren 28ra arte iraungo du, orduan jokatuko baita final handia Zumarragan. Emakumezkoetan, txapelketa azaroaren 10ean hasiko zen.