Ekaina 2026
— 2026-07-02Irakurri 283. zenbakia hemen.

Narrondoko auzotarrek bertso afaria antolatu dute azaroaren 22rako. Iker Zubeldia eta Joanes Ilkarregi izango dira Gure Ametsa Elkartean parte hartuko duten bertsolariak. Afaria 21:00etan hasiko da, baina 20:00etan poteorako elkartuko dira bertaratzen direnak.
Parte hartu ahal izateko, azaroak 17 baino lehen erosi behar dira 30 euro balio duten txartelak, Narrondo tabernan, Bittarte erretegian edo Txikixa tabernan.