17 lagunek hartu dute parte Arroabeko Udaberriko II. Argazki Rallyan
Danbolin— 2022-06-08Joan den igandean ospatu zen Udaberriko II. Argazki Rallya Arroabean. 17 lagunek hartu zuten parte, horien artean zazpi gaztetxo. Arroako auzotarrez gain, hainbat zumaiar ere bertaratu ziren hitzordura.
Parte hartzaile bakoitzak igandean ateratako argazkiak aukeratu beharko ditu orain. Gero epaimahaiak argazki onenak aukeratuko ditu, eta ekainaren 20an jakinaraziko dute erabakia.
Argazkiak: Arroabeko Ezkaizto auzo elkartea