2.400 erabiltzaile izan zineten ostiralean danbolin.eus webgunea bisitatu zenutenak
Danbolin— 2022-03-02Joan den ostiralean 2.400 bisitako langa pasa zuen danbolin.eus atariak. Ukrainan bizitzen ari den egoeraren berri eman zigun Maksim Grasmanek. Osana Illichenkok, berriz, egoera Zestoatik nola bizi duen azaldu zigun. Horrez gain, Iraeta eta Narrondo arteko trenbide zaharraren zatia bide berde bihurtuko dutela ere iragarri genuen.Eskerrik asko denoi gure ataria bisitatzeagatik. Eguneroko lanean jarraitzeko indarra ematen digu horrek. Mila esker!