Albisteak

2.eskuko denda larunbatean

Arropa solidario taldeak antolatuta, uztailaren 2an, larunbatean, bigarren eskuko denda egongo da Elizkaleko zentroan. Goizeko 10:00etatik 13:30era irekiko da denda. Modu onean dauden arropak, oso prezio baxuetan eskuratzeko aukera izango da.

Ekimen honekin, arropa berrerabiltzea bultzatu nahi da. Antolatzaileek edozein herritarri, larunbatean, dendara hurbiltzeko deia egin nahi die.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide