Albisteak

20 lagunek hartu dute parte Agiro Mendi Klubak antolatutako Zestoa-Elgoibar ibilaldian

Agiro Mendi Klubak antolatuta, Elgoibarrera mendi irteera egin zuten atzo hogei lagunek. Goizeko 07:30ean irten ziren gurutzetik. Han, LXXVII. Juan Muguerza Nazioarteko Krosa ikusi zuten eta gero Zestoara itzuli ziren.

Indartsu hasi dute urtea Agiro Mendi Klubean. Irteerekin jarraituko dute hil honetan eta hurrengoa asteburu honetan izango da. Oraingoan, Kobaz Kobako ibilbidera irteera egingo dute.

Hemen duzue Agiro Mendi Klubaren 2020ko egutegia:

Argazkia: Jose Luis Olazabal




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide