Albisteak
Esku pilota profesionaleko partidak jokatuko dituzte otsailaren 7an kiroldegian
— 2020-01-14Promozio eta lehen mailako esku pilotako partidak jokatu dira datorren otsailaren 7an Zestoako kiroldegian, iluntzeko 22:00etan hasita. Zestoako Udalak antolatu du jaialdia, Abauntza Pilota Klubaren laguntzarekin. Lehendabizi, promozio mailako binakako txapelketako partida jokatuko da. Salaberria eta Garmendia, Alberdi eta Salaverri bikotearen aurka arituko dira. Ondoren, lehen mailako partida ikusteko aukera izango da. Jaka eta Zabaleta eta Olaizola II.a eta Urrutikoetxea bikoteek jokatuko dute norgehiagoka. Jaialdiaren egunerako berogailua jarriko duela jakinarazi du udalak.
Aurre salmenta martxan
Guztira, 600 sarrera jarriko dira salgai. Sarrerak aurre salmentan jarri dituzte jada 634 434 742 telefono zenbakian. Txartelak zenbakidunak izango dira eta 30 euroko prezioa izango dute.
Egin zaitez bazkide