Urria 2026
— 2026-10-29Irakurri 286. zenbakia hemen.

Larrazken Kulturalaren aurkezpenean, Mendizabalek emanaldiaren inguruko hainbat azalpen eman zituen, pasa den ostiralean egindako aurkezpenean. Urteak direla txistu eta organo kontzerturik eskaini ez duela azaldu zuen, eta Aizarnako organoaren berezitasunak nabarmendu zituen. Izan ere, organo txikia da, erregistro gozoak dituena, eta horrek izaera berezia ematen dio haren soinuari.
Iganderako prestatu duten egitarauari dagokionez, musika programa etereoa eskainiko dutela aurreratu zuen Mendizabalek, besteak beste, euskal musika eta barroko garaiko piezak uztartuz.
Kontzertua Fray Joseph Echevarría elkartearen eta Zestoako Udalaren arteko elkarlanari esker antolatu dute. Elkarteak Eibarren jaiotako organogilearen izena darama, Iberiar penintsulako organogintzan ekarpen handia egin zuen musikariarena. Gaur egun, organoak berreskuratu, zaindu eta haien ondarea zabaltzeko lanean dihardu elkarteak.