Urria 2026
— 2026-10-29Irakurri 286. zenbakia hemen.

Santa Zezilia egunaren bueltako ospakizunekin bat eginez, Zestoako Gaztetxeak eta Fundizio musika elkarteak elkarlanean antolatutako kontzertuak izango dira bihar, azaroak 20, 20:00etan.
Zumarraga eta Urretxu aldeko Gaüze taldea eta Mallorcatik etorritako Disnomia stoner rock taldea igoko dira oholtzara udaletxe azpian. Ikustera gerturatu nahi dutenentzat sarrera borondatezkoa izango da.