Albisteak

2017an Arroabean ospatuko den ‘Eskola Txikien Jaia’ antolatzeko bilera deitu dute

2017ko ekainaren 11ean Arroabean Eskola Txikien Jaia ospatuko da. Hori dela eta, antolatzaileak lanari ekin beharrean dira eta eginkizuna martxan jartzeko eta pausoak ematen hasteko irailaren 30ean arratsaldeko 18:00etan bilera deitu dute. Bilera Arroabeko Kultur Etxean izango da. Honakoa izango da bilerako gai zerrenda:

  • Festaren logoa erabaki.
  • Festa Batzordeak eratu: Ekonomia, salmentak, ikuskizunak, zerbitzuak eta trafikoa, protokoloa eta komunikazioa, Herri Hezitzaileak eta koordinazio lanak.
  • Proposamenak.

Deialdia egin dutenen esanetan “dimentsio honetako festa bat antolatzeak guztion elkarlana eskatzen duenez, denon laguntza eta inplikazioa behar beharrezkoak ditugu. Beraz, bileran parte hartzea eskertuko genizueke eta etortzerik ez baduzue, jakinarazi iezaguzue mesedez festaren antolakuntzan parte hartzeko prest zeundekeen eta zein modutara. Kontaktuan jartzeko 943 14 70 44 telefono zenbakira deitu eta Jexuxekin hitz egin, edo guraso elkarteko korreora idatzi sakulupe@gmail.com”

Argazkia: Tolosaldeko Ataria




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide