2017ari errepaso eginez
— 2017-12-312017an ateratako argazkiei errepasoa eginez denetarik aurkitu dut; momentu hunkigarri asko, espero ez nituenak, konbentzitzen ez nautenak, ilusionatzen nautenak, hutsunez betetzen nautenak…
-horrenbeste maite dudan Santa Agedako taldean, hainbeste gustatzen zaizkidan ukitu txiki bezain sentimenduz beteak, merezimenduz beteak.
-gure Jare 3 urterekin Korrika Txikian testigua ematen, ea euskara osasuntsu baten testigu izaten jarraitzen duen.
-Hitziturriko lantaldea, lan ona egiten denean edukitzen den satisfazioz beterik. Jarrai dezagun sentsazio bereko bidean…
-Herri azoka, denok bat izatera iritsi artekoa, urtez urte indartzen.
-Eskola txikien festa, ilusioa irakiten, horrenbeste lan eta gero etorkizunari bidea marrazten.
-Ekain fest. Ez dut gogoko oraindik ez duela herriarekin bat egin esaten dutenen diskurtsoa; esan dezagun ez dela herritik atera eta ez dugula berarekin bat egin nahi edo aitor dezagun ez dugula ezer egin herriarekin bat egin dezan.
-Espainiako bandera udaletxean, inoiz ikustera iritsiko nintzenik espero ez nuena. Hor dago baina ez dugu ikusten, ez digu molestatzen, ez gaitu ordezkatzen…
-Kiroldegiko lanak. Oraindik konbentzitzen ez nautenak. Ez parte hartze, ez behar, nahi eta ametsen azterketa… ez dut bide horretan sinisten…
-Auzoak, auzotarrak eta festak. Zestoarrok asko ikasteko dugun eredua, egin dezagun guk guretzat, besteek guregatik egingo dutenaren zain egon gabe. Guk egiten badugu gure gustukoa izango da, keja duenak egin dezala datorren urtean bere gustukoago.
-Ondarbaso igoeran, eta urtean zehar beste zenbait momentutan, hutsuneak aurten eta datorren urtean eta hurrengoan, eta hurrengoetan…
-Zahagi dantza. Berreskuratzean ardatza.
-Kataluniarren bideari babes katean
-Horrenbeste maite ditudan danbolinteroak. Zuek gabe ez da ezer. 1000ra iritsi bagara, nora ez?
-Kanpandorreko tximista. Naturaren indarra. Federik ez eta ze pena.
-Urtearen bukaera eskuak altzata. Jarraipena, eta oraindik bide luzearen hasera. Irakindako inpotentzia, ikasitako ikasgaia.
Egin zaitez bazkide