Albisteak

2017ko Amabirjinetan txupinazoa botako duen pertsona edo taldea aukeratzeko epea zabaldu da

Udaleko Kultura Sailak zabaldu duen deialdi honen helburua 2017ko Zestoako Amabirjinetan txupinazoa botako duen pertsona edo taldea aukeratzeko proposamenak jasotzea da. Hemen dituzue proposamenak egiteko oinarriak:

  • Txupinazoa botatzeko, gizabanakoak proposatuko dira, edo pertsona bat baino gehiago edo talde bat balitz, pertsona horiek nolabaiteko lotura eduki beharko dute elkarren artean (lanbide berekoak izatea, elkarte bateko partaide izatea, zaletasun berdina…).
  • Proposatzen den pertsonak edo taldeak lotura zuzena izan behar du Zestoarekin.
  • Proposamenek bi atal izango dituzte 1) Txupinazoa botako duen pertsona edo taldearen izena 2) Arrazoia, labur-labur azalduta.
  • Proposamenak anonimoak izango dira eta udaletxe sarrerako postontzian edo udal bulegoetan utziko dira.
  • Proposamenak jasotzeko epea uztailaren 19a arte izango da.
  • Behin proposamenak aurkezteko epea amaituta, Zestoako Udaleko Kultura Batzordeak azterketa egingo du eta teknikoki egokiak ez diren proposamenak baztertu egingo ditu (akatsak dituelako, irizpideak betetzen ez dituelako, txupinazoa aurreko urte batean bota izan duelako…). Bestalde, proposamen integratzaileei, errespetuan oinarritutakoei eta ahalik eta adostasun eta atxikimendu gehien sor dezaketenei lehentasuna emango zaie.
  • Proposamenen behin betiko zerrenda “zestoa.eus” web gunean jarriko da jendeak bozka eman dezan.
  • Oinarri hauetan jasotzen ez den edozein gorabeheratan, epaimahaiak izango du erabaki ahalmena. Deialdi honetan parte hartzeak berarekin dakar oinarri eta baldintza hauek guztiak onartzea.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide