Albisteak

2017ko Karmenak – Egitaraua

Ostegun honetan hasi eta igandera arte Karmenak ospatuko dira Arroabean. Hemen duzue egitaraua:
Uztailak 13, osteguna – Jubilatuen eguna

  • 12.00 Jubilatuentzako meza
  • Ondoren, jubilatuen pala partidua
  • 14.00 Jubilatuen bazkaria
  • Jarraian, Araitz eta Garazirekin erromeria
  • 18.00 Pala txapelketako finala
  • Ondoren, garagardo dastaketa eta tortilla lehiaketa
  • 22.00 Bertsolari gazteen saioa

Uztailak 14, ostirala – Umeen eguna

  • 10.00 Ume jolasak
  • Umeen bazkaria
  • Arratsaldean, puzgarriak, apar festa eta txokolatada
  • 18.00 Emakumeen pilota partidua
  • Poteoa BATUKADA herrikoiarekin
  • 21.00 Herri afaria frontoian
  • 22.45 Rodeo
  • 00:00 Ikurrina igoera batukada eta sirenarekin
  • Jarraian Ezten Giro

Uztailak 15, larunbata – Koadrilen eguna

  • 10.30 Sukaldaritza lehiaketa “patatak errioxar erara”
  • 14.30 Koadrilen bazkaria, frontoian
  • Arratsaldean, koadrilen arteko jolasak zezenekin
  • 22.30 LIHER + SKAKEITAN + DJ BULL

Uztailak 16, igandea – Karmen eguna

  • Baratxuri zopa
  • 06.00 gaupaseroen KARROZA
  • Idiakaitz txistulari taldea
  • 12.00 Meza
  • Zestoako dantzariak eta zezen txikiak
  • 18.00 IX. Trikitilari Gazteen Txapelketa
  • Ondoren, sagardo eta ardo dastaketa
  • 22:00 Silvio eta Rodriguez
  • 00:00 Ikurrinaren jaitsiera



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide