Albisteak

2017ko Zestoako Herri Azoka – Egitaraua

Maiatzak 17, asteazkena

17:00. 6 urtetik gorako haurren arteko tertulia. Nolako Zestoa nahi dugu? (Kiroldegiko aterpean)

19:30. “Zestoa 2025″ Herriko aukerak eta erronkak” mahai ingurua Portale Kultur Elkartean. Hizlariak: Onintza Irureta, Vicente Davila, Joseba Illarramendi eta Maider Arregi. Moderatzailea: Nagore Telleria

Maiatzak 20, larunbata

10:00. Herri Azokaren irekiera.

11:00. Herri historia azalduz kale buelta Vicente Davilarekin.

13:00. Trikitilarien kalejira.

Goiz osoan, herriko artisauen, ekoizleen eta eragileen postuak, bigarren eskuko azoka, Azpeitiko Antxieta Arkeologia taldearen eta Zestoako argazkilarien erakusketak, esatariak eta herrialde desberdinetako jakiak.

16:00. Haurrentzako jolasak eta arropa kustomizazio eta maskara tailerrak.

18:15. Ipuin kontaketa antzeztua udaletxe azpian.

19:15. Mikel Aveiro eta Eukeni Ibarguren txalapartariak.

19:30. Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketako final zortzirenak. Zestoa Vs. OƱati.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide