Albisteak

2019an mendian federatzeko kanpaina martxan da

2019ko federatze kanpaina jarri du martxan Agiro Mendi Klubak. Haur, gazte eta nagusiek estatu mailan, pirinioetan edo mundu mailan federatzeko aukera izango dute. Aukeren artean, mendi espedizioa, eski alpinoa, snow + eski alpinoa eta mendiko bizikleta daude. Federatu nahi dutenek, hilaren 16a baino lehen aurkeztu behar dituzte beharrezko agiriak. Orriak kiroldegian eskura daitezke eta ordainketa Kutxabank-eko 2095 5033 1091 1850 6417 zenbakian egin beharko da. Bi orriak kiroldegian edo Mikel Korta edo Mikel Irureri eman behar zaizkio.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide