2019ko azken hiruhileko zaborra, ura eta estolderiari dagozkion tasak ordaintzeko epea zabaldu du Udalak
Danbolin— 2019-11-132019ko azken hiruhileko zaborra, ura eta estolderiari dagozkion tasak borondatez ordaintzeko epea zabaldu du Udalak. Ordainketak abenduaren 13ra bitarteko lanegunetan egin ahal izango dira, egun hori barne. Helbideratutako ordainagiriak ezik, beste guztiak Udaleko kontu korronteetan ordaindu behar dira. Borondatez ordaintzeko epea amaitu ondoren, premiazko prozedura exekutiboari ekingo zaio eta ordaintzen ez diren ordainagiriei dagokion errekargua aplikatuko zaie.