Albisteak

2019ko Udaleku itxietan izena emateko epea hilaren 13an zabalduko dute

Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Foru Aldundiek elkarlanean antolatutako udako Udaleku Itxietan izena emateko epea zabalduko dute hilaren 13an. Zazpi eta hamahiru urte bitarteko haurrei zuzendutako deialdia da eta Zuhatza, Orio, Barria, Lapurreketa, Gorliz edota La Arboleda bezalako lekuetan aisiako jarduera hezitzaileez gozatzeko aukera izango dute. Izena emateko epea martxoaren 25ean amaituko da eta interesatuek Gaztelekura joan beharko dute.

Hautaketa zozketa bidez egingo da apirilaren 2an. Zozketa baino lehen, onartutakoen zerrendak argitaratuko dituzte eta erreklamazioak egiteko epea zabalduko dute (martxoak 26 eta 27). Plaza lortzen dutenek, behin betiko zerrendan eman beharko dute izena, apirilaren 4tik 15era bitartean.

Informazio gehiago 688 684 029 telefono zenbakian.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide