2021-2022 denboraldia hasi da
— 2021-09-20Abantzu Pilota Klubetik jakinarazi nahi dizuegu, dagoeneko hasiak direla entrenamenduak baita Gipuzkoako Pilota Federazioko txapelketak ere.
Horrela, pilotan jokatzeko interesa duenak, irailak 30 baino lehen kiroldegiko frontoian eman beharko du izena.
Honako hauek dira entrenamenduetako orduak; asteartean eta ostegunean
Benjaminak : 17:00 – 18:00
Alebinak : 18:00 – 19:00
Infantilak: 19:00 – 20:00
Entrenamenduetako gastuei aurre egiteko 50€ko bi kuota ordaintzen dira denboraldian zehar, bata urrian eta bestea otsailean.
Edozein galdera edo zalantza izanez gero, jarri harremanetan pilota klubeko telefono honetan: 679 06 08 89 ( iñigo)
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide