Albisteak

Turismo bulegoan eskura daitezke Zestoako Antzerki Asteko sarrerak

Zestoako turismo bulegoa (Argazkia: Eromen)

Asteartetik igandera bitartean izango da sarrerak erosteko aukera, astelehenetan bulegoa itxita egoten da.
Joan den asteburuan hasi zen Zestoako Antzerki Asteko aurtengo edizioko sarreren salmenta. Ostiral iluntzean eta larunbat eguerdian Erdikalean izan ziren Eromeneko kideak lehen sarrerak saltzen. Herritar ugari bertaratu ziren sarrerak erostera, Eromeneko kideen esanetan salmenta “oso ondo” joan zen.
Gaurtik aurrera, sarrerak turismo bulegoan eskuratzeko aukera izango da. Asteartetik ostiralera bitartean, goizeko 10:30etatik eguerdiko 13:30era eta arratsaldeko 14:30etatik 17:30era. Larunbat eta igandetan, berriz, goizeko 9:30etatik eguerdiko 13:30era eta arratsaldeko 14:30etatik 18:30era izango da sarrerak erosteko aukera. Astelehenetan turismo bulegoa itxita egoten da.
Antzezlanetarako sarrera bakoitzak zortzi euroko prezioa du. Ohi bezala, hainbat antzerki ikusteko bonua erosteko aukera egongo da: lau antzezlan ikusteko bonua 26 euro ordaindu beharko da. Gaztetxoen emanaldirako sarrerak, berriz, bi euroan eskuratu ahal izango dira.
Hemen duzue egitaraua:



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide